Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

TELLERIA BERDEA 2009, E. KOOP.
4049

IRAGARKIA, «Telleria Berdea 2009, S. Coop.» kooperatiba desegin eta likidatzeari buruzkoa.

«Telleria Berdea, 2009 S. Coop.» kooperatibako bazkideen Aparteko Batzar Orokorrak, 2013ko azaroaren 7an egindako bileran, aho batez, erabaki hauek hartu zituen besteak beste:

● Kooperatiba desegitea, bere helburu soziala gauzatu delako.

● 2014ko irailaren 11n, Kitapen-balantzea eta Desegitea onartzea aldi berean, hortik ateratzen den aktibo banatzekoa 3.008,89 eurokoa delarik.

● Sozietatearen ondasunak, hau da, 3.008,89 euro banatzeko proiektua onartzea; banaketa hori bazkideen artean egingo da, haiek kooperatiba-sozietatearen kapitalean duten parte-hartzearen arabera.

Batzarrera joandako bazkide guztiek onartu zuten akta. Likidatzaileak sinatu zuen batzarra amaitutakoan.

Jakinarazten da erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Leioa, 2014ko irailaren 12a.

Likidatzaile bakarra,

JORGE MANUEL ALFARO LECUE.


Azterketa dokumentala