Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2014ko urriaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4057

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1415/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1415/13, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzkoa.

Alderdi demandatzailea: Luis Jacob Acuña Delgado.

Alderdi demandatua: Erika Miriam Alejos Orduña.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, honako ebazpena eman da:

312/14 epaia, Luis Jacob Acuña Delgado demandatzaileak eta Erika Miriam Alejos Orduña demandatuak ezkontzaz kanpo izandako seme-alabentzako neurriei buruzko MHC 1415/13 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.

Erika Miriam Alejos Orduña demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala