Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2014ko urriaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4060

IRAGARKIA, ondoko iragarkia zuzentzen duena: «Iragarkia, zehapen-espediente baten irekiera jakinarazteko, Uraren Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik».

217/2008 Dekretua, abenduaren 23koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 18.2.c) artikuluaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsa atzeman da Valdegobia Administrazio Batzarrari zehapen-espediente baten irekiera jakinarazteko iragarkian, 2014ko irailaren 15ean argitaratuko EHAAn (174. zk.), Uraren Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik irekitakoa.

2014/3864 (1/1) orrian, bigarren eta hirugarren paragrafoen artean, paragrafo bat alde batera utzi da, eta, beraz, ondoren jasotzen da horren edukia:

Honela dio:

«Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19 artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan.»

Baina honela esan behar du:

«Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko.

Ohartarazi nahi zaio interesdunari, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen-proposamen gisara ulertu ahal izango dela zehapen-espediente horren irekiera.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Uraren Euskal Agentzia, Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.»

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 17a.

Instrukzio-egilea,

Esperanza Zurinaga Bañales.


Azterketa dokumentala