Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2014ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4079

EBAZPENA, 2014ko irailaren 25ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (460/2014 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (460/2014 prozedura laburtua) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2014ko otsailaren 6ko Ebazpenaren kontra jarritakoa da. Azken ebazpen horren bitartez, 2013ko uztailaren 17ko Ebazpenaz deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa prozeduratik bazter uzten da. Eta Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko irailaren 25a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala