Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2014ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4080

EBAZPENA, 2014ko irailaren 12koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzen zuzkidura osoa aldatzeko dena.

AURREKARIAK

1.– Martxoaren 7an argitaratu zen EHAAn euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren otsailaren 26ko ebazpena.

2.– Ebazpen horretako 3. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura hamabost mila (15.000) eurokoa izango dela.

3.– Laugarren xedapen gehigarriaren arabera, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da eta aldaketa horren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da.

Hori guztia kontuan izanik, hirugarren xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzkidura osoari bi mila eta bostehun (2.500) euro gehitzea.

Donostia, 2014ko irailaren 12a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala