Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2014ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4081

EBAZPENA, 2014ko irailaren 15koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzen zuzkidura agortu dela jakinarazteko dena.

AURREKARIAK

1.– Martxoaren 7ko EHAAn argitaratu zen euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena.

2.– Ebazpen horretako 3. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura hamabost mila (15.000) eurokoa izango dela eta, horretan gain, 4. artikuluan diru-laguntzak baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko direla aurrekontuko zuzkidura agortu arte.

3.– Hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, aurrekontua amaitzen baldin bada ebazpen honen ondorioetarako, EEIko zuzendariak amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpena argitaratzearen bidez, horretarako izendaturiko diru-funtsak agortu direla arrazoituta.

Hori guztia kontuan izanik, hirugarren xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amaitutzat jotzea euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak aurkezteko epea, funtsak agortzeagatik.

Donostia, 2014ko irailaren 15a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala