Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2014ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4082

EDIKTUA, finkaren edukiera handiagoari buruz bideratutako 68/13 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan 68/13 jabari-espedientea bideratu da, finkaren edukiera handiagoari buruzkoa, Lorenza Urretxa Urien andreak eskatuta, honako finka hauen edukiera zuzentzeko:

Larrisgan izeneko mendia, Berrizko Urrecha baserriarena izan zena (Okango auzoa), mila laurehun eta berrogeita hamar estatukoa, alegia, berrogeita hamabost area eta hamasei zentiareakoa. Mugak: ekialdean, hegoaldean eta iparraldean, Aranguren baserriaren lurrak, eta mendebaldean, Hospitalaurrea.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Durango (Bizkaia), 2014ko ekainaren 18a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala