Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2014ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4083

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 328/14 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 328/14 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Finance, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: José Ignacio Beltrán Arteche.

Demandatua: Basilia Juliana Martinez Montiel.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-09an. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Onetsi egiten dut, osorik, Santander Consumer Finance, S.A.k Basilia Juliana Martínez Montiel-en aurka jarritako demanda, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 6.409,29 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztu diren interesak sorraraziko ditu zenbateko horrek.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak».

Basilia Juliana Martinez Montiel Lucera demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0004 0000 04 0328 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala