Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2014ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4086

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariaren ediktua, «Dislebi, asociación de dislexia de Euskadi» elkarteak aurkeztu dituen zenbait espediente direla eta, esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko laguntzen deialdian.

José Luis Madrazo Juanes, Enplegu eta Gizarte Politiketako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Saiatu arren, ez da lortu «Dislebi, asociación de dislexia de Euskadi» elkarteari Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariaren 2014ko ekainaren 27ko Ebazpena jakinaraztea. Ebazpen horren bidez, esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko laguntza-eskaerak ebatzi dira, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez deituak. Denak jakinaren gainean jartzeko argitaratzen da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluak dioena eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek diotena betez.

Aipaturiko ebazpenak –denak jakinaren gainean jartzeko EHAAn 2014ko abuztuaren 4an argitaratua (146. zk.)– ez du administrazio-bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, ediktu hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 48. eta 114. artikuluek –eta gai horretaz diharduten gainerakoek– diotena betez.

(Ikus .PDF)

Ukatzearen zergatia: Aurkeztutako jarduerak ez du lortu gutxieneko puntuazioa, diru-laguntza hauek deitzen dituen 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren 9.1. eta 14. artikuluek ezartzen dutenaren arabera; Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu horrek 2014ko diru-laguntzarako deialdia egiten du.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 3a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala