Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2014ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4088

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, «Federación de asociaciones Gentes del Mundo» federazioak aurkeztu duen espedienteari buruzkoa. Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko laguntzen deialdian aurkeztu zen espedientea.

Jose Luis Madrazo Juanesek, Enplegu eta Gizarte Politiketako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da «Federación de asociaciones Gentes del Mundo»ri Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariaren 2014ko ekainaren 27ko Ebazpena jakinaraztea. Ebazpen horren bidez, esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko laguntza-eskaerak ebatzi dira, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduak deituak. Hori dela eta, denak jakitun egon daitezen argitaratzen da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluak dioena eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek diotena betez.

Aipaturiko ebazpenak –denak jakitun jartzeko, 2014ko abuztuaren 4ko EHAAn argitaratua (146. zk)– ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 48. eta 114. artikuluek –eta gai horretaz diharduten gainerakoek– diotena betez.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 3a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala