Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2014ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4089

EDIKTUA, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, Argitan, asociación de mujeres-emakumeentzako aholku etxea erakundeak aurkeztu dituen zenbait espedienteei buruzkoa. Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzen deialdian aurkeztutako espedienteak dira.

Lide Amilibia Bergaretxek, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da Argitan, asociación de mujeres-emakumeentzako aholku etxea erakundeari Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren 2014ko ekainaren 27ko Ebazpena jakinaraztea. Ebazpen horren bidez, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntza-eskaerak ebatzi dira, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduak deituak. Hori dela eta, denak jakitun jartzeko argitaratzen da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluak dioena eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek diotena betez.

Aipaturiko ebazpenak –denak jakitun jartzeko, 2014ko abuztuaren 4ko EHAAn argitaratua (146. zk.)– ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, ediktu hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 48. eta 114. artikuluek –eta gai horretaz diharduten gainerakoek– diotena betez.

(Ikus .PDF)

Ukatzearen zergatia: aurkeztutako jarduerak ez du lortu gutxieneko puntuazioa, diru-laguntza hauek deitzen dituen 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren 9.1. eta 14 artikuluek ezartzen dutenaren arabera (Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren Agindu horrek 2014ko diru-laguntzarako deialdia egiten du).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 5a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala