Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2014ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4090

EDIKTUA, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, gizarte ekimenerako Berpiztu elkartearen zenbait espedienteri buruzkoa, pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzen deialdia dela eta.

Lide Amilibia Bergaretxek, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Saiatu arren, ez da lortu giza ekimenerako Berpiztu elkarteari Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren 2014ko ekainaren 27ko Ebazpena jakinaraztea; ebazpen horren bidez, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntza-eskaerak ebatzi dira, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduak deituak. Denen jakinerako argitaratzen da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5. artikuluak dioena eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek diotena betetzeko xedeaz.

Aipaturiko ebazpenak –denen jakinerako, EHAAn 2014ko abuztuaren 4an argitaratua (146. zk.)– ez du administrazio-bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, ediktu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 48. eta 114. artikuluek eta gai horretaz diharduten gainerakoek xedatutakoarekin bat.

(Ikus .PDF)

Ukatzeko arrazoia: aurkeztutako jarduerak ez du gutxieneko puntuazioa lortu, 2014ko diru-laguntzetarako deialdia egin duen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren 9.1. eta 14. artikuluek xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 5a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala