Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4099

184/2014 DEKRETUA, irailaren 23koa, «Aspanafoha», Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos de Alava elkartea gizarte-intereseko aitortzen duena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-intereseko aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak, baldin irabazi-asmorik gabe gizarte-zerbitzuak ematera dedikatzen badira eta araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren, Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreak egindako ibilbidea eta ekarpenak errekonozitzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Horretan oinarriturik, Asociación «Aspanafoha», Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos de Álava elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu ezen merezi duela gizarte-intereseko aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak egindako txostenean esaten denez, «Aspanafoha», Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos de Álava elkartea 1990. urtean eratu zen, ez du irabazte-asmorik, eta bere helburu nagusia hauxe da: afektatuen eta euren ingurune familiarraren baldintza medikoak, psikologikoak, asistentzialak eta gainontzekoak hobetzea. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu izana 2009. urtetik hara, Arabako Lurralde Historikoan, nagusiki.

Urriaren 7ko aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu bidez aitortuko da gizarte-intereseko izate hori, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuaren proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko irailaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Entidad Asociación «Aspanafoha», Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos de Álava elkartera gizarte-intereseko aitortzea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Entidad Asociación «Aspanafoha», Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos de Álava elkarteari errekonozitzea aitorpen horri dagozkion eskubideak, zehazki, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan aurreikusitakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko irailaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala