Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4103

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 442/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (442/13).

Alderdi demandatzailea: Indjotonde Vieira Co.

Alderdi demandatua: Abdul Azime Jalo.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

335/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Indjotonde Vieira Co.

Abokatua: Jose Angel Gomez Simon.

Prokuradorea: Maria Dolores Castro Guzman.

Alderdi demandatua: Abdul Azime Jalo.

Alderdi parte-hartzailea: Fiskaltza.

Auzigaia: seme adingabearekiko neurri ekonomikoak eta pertsonalak hartzea.

EPAITZA

Ezetsi egiten da Castro Guzman prokuradoreak Indjotonde Vieira Coren ordez aurkeztutako demanda; demanda Abdul Azime Jaloren aurkakoa da (prozesuan auzi-iheslari deklaratua), eta XXXXX alaba adingabekoarentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeko aurkeztu zuen. Prozeduran Fiskaltzak parte hartu du. Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko irailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala