Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4105

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 873/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 873/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Pedro Jose Odriozola Del Cura.

Abokatua: Laura Anido Sánchez.

Prokuradorea: Ainhoa Iglesias Villada.

Demandatua: Ana Maria Riesgo Pagalday eta Antonia Pagalday Landazuri.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-10-02an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Antonia Pagalday Landazuri jaraunspen jasogabearen aurka, Pedro Jose Odriozola Del Cura jaunaren ordezkaritak aurkeztutako demanda baietsi egiten da; 2010eko ekainaren 11n sinatutako salerosketa-kontratua suntsitua dela erabakitzen dut, eta auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua: 60.000 euro eta epai honetako oinarri juridikoetarik bigarrenean zehaztutako interesak; kostuak berariaz ezartzen zaizkio alderdi demandatuari.

Legean agindu bezala jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioetarako kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 0030 1846 42 0005001274 (oharrak: 4725 0000 00 0873 11); Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ana Maria Riesgo Pagalday, Juan Riesgo Pagalday eta Raul Riesgo Pagalday demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala