Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4110

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 490/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 490/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Lico Leasing, S.A. Establecimiento Financiero De Credito Sociedad Unipersonal.

Abokatua: Jesus Javier Fernandez Castañeda.

Prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez.

Demandatua: Transportes Manu y Salva, S.L. eta Manuel Gomez Martin.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-09-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da Virginia Tejada Fernández prokuradoreak Lico Leasing, S.A. Establecimiento Financiero de Credito, Sociedad Unipersonal-en izenean eta haren ordez Transportes Manu y Salva, S.L. eta Manuel Gomez Martinen aurka aurkeztutako demanda, eta:

1.– Amaituta eta suntsitutzat jotzea auzi-jartzailearen eta demandatuaren eta haren fidatzailearen artean 2007ko urriaren 24an sinatutako finantza-errentamendu-leasing kontratua.

2.– Auzi-jartzailea honako kamioiaren jabe dela adieraztea: DAF markako kamioia, FT XF105 modeloa eta XLRTE47MSOE788954 bastidore-zenbakia (matrikula: 8455 FWX). Eta ibilgailuaren jabe nor den jasota uzteko behar diren despatxuak bidaliko zaizkie eskumena duten bulego eta erakunde publikoei, eta, batik bat, ondasun mugikorren erregistroari eta Trafikoko Probintzia Buruzagitzari.

3.– Errentamenduagatik jasotako kuotak auzi-jartzaileari esleitzea behin betiko.

4.– Transportes Manu y Salva, S.L. eta Manuel Gomez Martin demandatuak kondenatzea Lico Leasing, S.A. Establecimiento Financiero De Credito, Sociedad Unipersonal sozietateari berehala itzul diezazkion demanda honetako lehenengo egintzan zehaztutako ondasunaren jabetza, giltza eta dokumentazioa, eta horiek demandatzailearen esku uzteak dakartzan gastuak demandatuak ordainduko ditu.

5.– Transportes Manu y Salva, S.L. eta Manuel Gomez Martin demandatuak kondenatzea, modu solidarioan, auzi-jartzaileri 10.533,85 euro ordaintzera. Auzi-jartzaileak kontua itxi eta likidatu zuen egunera arte, 2012-10-16ra arte, errentamendu-kontratuko mugaeguneratutako eta ordaindu gabeko kuotei dagokie kopuru hori.

6.– Demandatuak kondenatzea, modu solidarioan, auzi-jartzaileari hitzartutako berandutza interesak ordaintzera, hau da, mugaeguneratutako datatik erabat ordaindu arte sortu den mugaeguneratu eta ordaindu gabeko kuota bakoitzari dagozkionak; hilean % 2koak izango dira, eta auzi-jartzaileak kontua itxi eta likidatu zuen egunean, 2012-10-16an, 792,21 eurokoak ziren.

7.– Demandatuak kondenatzea (errentan hartutako materiala duten bitartean), modu solidarioan, auzi-jartzaileari azken hilekoari dagokion zenbatekoaren parekoa ordaintzera, hau da, 1.537,31 euro. Eta zenbateko hori ordaindu beharko dio alokatutako ondasuna auzi-jartzaileari entregatu behar zionetik (2012ko urriaren 25etik) benetan entregatu zionera arte mugaeguneratzen den hilabete bakoitzeko. Demanda aurkeztu denean, 1.537,31 euroko kopurua ordaindu behar du, gehi legezko interesak, ebazpen honen zuzenbidezko oinarrietako laugarrenean zehaztutako eran.

8.– Demandatuak adierazitako guztia onartzera eta betetzera kondenatzea; halaber, ibilgailua entregatzera eta adierazi den bezala ordainketak egitera kondenatzen ditut. Eta, gainera, berariaz ezartzen zaizkio kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4762 0000 04 0490 12) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Transportes Manu y Salva S.L. demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena epaitegiko iragarkien oholean ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2014ko irailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala