188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4112
EDIKTUA, 1420/13 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Sergio Sabas Sologuestoa-k, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek,
Fede ematen dut:
1420/13 falta-judizioan, 2014-05-14an, epaia eman duela Antonio Luis Latorre Mercado jaunak, epaitegi honetako epaileak.
Mohamed Akhdim jauna (NAN zenbakia: X1954280Q) aurkitzerik izan ez denez, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.
Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora bertaratu beharko du.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Getxon (Bizkaian), bi mila eta hamalauko irailaren hamabian.
IDAZKARI JUDIZIALA.