Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4116

EDIKTUA, 1307/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1307/13 judizio monitorioa.

Alderdi demandatzailea: Dedicacion y Atencion, S.L.U.

Alderdi demandatua: Daouda Traore.

Gaia: judizio monitorioa.

Judizio horretan ebazpen hau eman da:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian Dedicación y Atención, S.L.U. sozietatearen eskariz eta Daouda Traore-ren aurka bideratutako 1307/13 judizio monitorioan, 2014-02-25eko Dekretua eman da. Dekretu horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honen aurrean, bost egun balioduneko epean, dekretua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, Daouda Traore-ri epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala