Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BARAKALDOKO EPAITEGIA
4117

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 164/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Barakaldoko Epaitegia.

Judizioa: 164/13 behin betiko neurriak aldatzea.

Demandatzailea: Gemma De Diego Garcia.

Abokatua: Fernando Geronimo Peña Abajo.

Prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz de Cerio.

Demandatua: Mikel Andoni Garcia Buron.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan, 2014-07-14an epaia eman zen, eta hau da bere epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Felicidad Llana Díaz de Cerio prokuradoreak Genma de Diego Garcíaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Mikel Andoni García Burónen aurkakoa. Horrenbestez, erabakitzen da A) aurretik jagoletzarik ez duen gurasoaren alde ezarritako bisita-erregimena aldatzea eta zuzenbideko hirugarren oinarrian adierazitako bisita-erregimena ezartzen da, eta B) adingabearen aldeko 130 euroko mantenu-pentsioa ordaintzen jarraitu beharra ezartzen zaio jagoletzarik ez duen gurasoari, zenbateko hori da bizitzeko minimoa, baina gurasoak ordaindutako lanbide bat atzematen duenean, pentsioa haren sarrera garbien % 25ekoa izango da.

Guztia ere, prozesu-kostuak berariaz ezarri gabe.

Jakinaraz bekio adingabearen etxebizitzatik hurbileneko familiarentzako elkarguneari, beharrezko ondorioetarako.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen lekukotza emango da, jarduketei eransteko. Mikel Andoni Garcia Buron demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo, 2014ko uztailaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala