Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4118

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 117/13 prozeduraren ondoriozkoa.

EDIKTUA
JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratu den 117/13 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Naima Andalib-ek eskatuta hasi da, Abderrafie Zouhair-en aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

37/14 EPAIA

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamalauko ekainaren hogeia.

Nik, Aranzazu Bilbao Otaola, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizenak, 117/13 adostasunik gabeko dibortzioari buruzko autoak ikusi ditut, non, alderdi auzi-jartzaile modura, Naima Andalib baitago, prokuradore Victoria Guillen Ortegok eta letratu Beatriz Inchurraga Arangurenek lagunduta, eta alderdi demandatu legetxe, auzi-ihesian den Abderrafie Zouhair. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.

EPAITZA

Tangerren (Maroko), 2005eko abuztuaren 3an, Naima Andalib andreak eta Abderrafie Zouhair jaunak egindako ezkontza –dibortzioa dela-eta– desegina dela deklaratzen dut, adierazpen horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Bestalde, dibortzioaren ondoriozko behin betiko neurri hauek hartzen dira:

– XXXXX eta XXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza Naima Andalib amaren esku uzten dira, zeinari baitagokio guraso-ahala esklusiboki baliatzea.

– XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeentzako, Zouhair aitak 200 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, hilero (100 euro hileko eta seme-alaba bakoitzeko). Zenbateko hori aurreratuta ordaindu beharko da, hileko lehenengo bost egunetan, Naima Andalib andreak horretarako emandako kontu-zenbakian. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

– XXXXX eta XXXXX alaba-adingabeen aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, aipatu gastuak justifikatu eta jakinarazi eta gero. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika- eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri semeak jaso behar dituen eskola-orduen aparteko gastuak. Gainerako gastuak —premiazkoak izan barik, aisialdiak edo eskolak sortuak badira eta guraso biek erabakitakoak ez badira— egitea erabaki duenak berak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat.

Guzti hori, kostuak beren beregi inori ezarri barik.

Epaia irmoa delarik, bidal bekio horren testigantza dagokion erregistro zibilari, tokatzen diren ondorioak sor ditzan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia .............). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko uztailaren hogeita hiruan.

Eta Abderrafie Zouhair demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala