Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4122

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita behean adierazitako zehapen-espedientea dela-eta instrukzio-egileak emandako ebazpena, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea urratzeagatik hasitakoa.

Ebazpen horiek interesdunei jakinarazten ahalegindu arren, ez da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Hori guztia argitaratzen da interesdunek horren berri jakin dezaten, zeinek banaka egindako jakinarazpentzat hartuko baitute, ohartarazpen hauek eginda:

Honako iragarpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun balioduneko epea duzu, espedientea aztertzeko eta zure defentsarako egoki iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, baita, hala badagokio, prozeduran erabili nahi diren frogabideak proposatzeko ere. Espedientea eskuragarri duzu Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Halaber, espediente horren edukira sarbidea izango da Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, espedientea aztertu eta bertan bildutako agirien kopiak eskuratzeko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 15a.

Instrukzio-egilea,

JAVIER BERROJALBIZ GARATE.


Azterketa dokumentala