188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (323 KB - 19 orri.)
- EPUB (1323 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4123
IRAGARKIA, 2014ko irailaren 15ekoa, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren izapidetze-prozeduren jakinarazpenei buruzkoa.
Honen ondorengoko zerrendan ageri direnei ezin izan diegu jakinarazpena esanbidez egin, ezezagunak direlako, ez egon ez direlako, haien helbidea ez dakigulako edo beste arrazoi batzuk tarteko. Hori dela-eta, iragarki hau aditzera ematen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera, eta zitazio honek eraginpean hartzen dituen interesdunei edo haien ordezkariei errekerimendua egiten zaie 15 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan dagokien lurralde-bulegora joateko, jakinarazpena aurrez aurre egin dakien. Epe hori iragandakoan, jakinarazpena egindakotzat hartuko da, legezko ondorio guztietarako, adierazitako bulegora joateko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.