Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2014ko urriaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4126

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, jarraian adierazten den espedienteari buruzkoa (L-2014-48-563-I).

José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ondoko ediktu hau eman du

EDIKTUA

Ezin izan zaio esanbidez jakinarazi Adolfo Ramos Alcalde jaunari, L-2014-48-563-I espedientean hark emandako helbidean, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzko abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan bildutako diru-laguntzaren ebazpena.

L-2014-48-563-I espedientean emandako ebazpenaren testu osoa interesdunarentzat eskuragarri dago Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Gran Vía kalea 85, 48011 Bilbao).

Ukatzeko ebazpen bat dela aintzat hartuta, ediktu hau jendaurrean erakusgai jarri da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta aplika daitezkeen gainerako xedapen osagarriak betez.

Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gorako helegitea aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuorde jaunaren aurrean, hilabeteko apean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 23a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala