Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2014ko urriaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
4215

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko ekainaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun eta Kontsumo Saileko eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua aldatzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 2ko Aginduaren testuan (2014ko ekainaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 117. zk.). Agindu horren bidez, Osasun eta Kontsumo Saileko eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua aldatzen da. Hori dela-eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:

I. Eranskinean, 2014/2756 (71/60) orrialdean, 6.5.a) paragrafoan,

Honako hau dioen tokian:

«Substantzia psikoaktiboen kontsumoarengatik EAEko toxikomaniak tratatzeko zentroetan izandako tratamendurako onarpen berriei buruzko informazioa lortzea. Informazio epidemiologiko esanguratsua lortzea da helburua, plangintza eta ebaluazio sanitarioa egiteko emakumeen osasun sexual eta erreproduktiboaren esparruan».

Hau esan behar du:

«Substantzia psikoaktiboen kontsumoarengatik EAEko toxikomaniak tratatzeko zentroetan izandako tratamendurako onarpen berriei buruzko informazioa lortzea. Informazio epidemiologiko esanguratsua lortzea da helburua, plangintza eta ebaluazio sanitarioa egiteko droga-mendetasunen esparruan».

I. Eranskinean, 2014/2756 (71/62) orrialdean, 6.7.a) paragrafoan,

Honako hau dioen tokian:

«Substantzia psikoaktiboekiko kontrako erreakzioagatiko heriotzei buruzko informazioa lortzea. Informazio epidemiologiko esanguratsua lortzea da helburua, plangintza eta ebaluazio sanitarioa egiteko emakumeen osasun sexual eta erreproduktiboaren esparruan».

Hau esan behar du:

«Substantzia psikoaktiboekiko kontrako erreakzioagatiko heriotzei buruzko informazioa lortzea. Informazio epidemiologiko esanguratsua lortzea da helburua, plangintza eta ebaluazio sanitarioa egiteko droga-mendetasunen esparruan».


Azterketa dokumentala