Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2014ko urriaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4218

AGINDUA, 2014ko irailaren 2koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Hazi Fundazioa»ren estatutuetako honako artikulu hauetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena: 1. artikuluko 3. paragrafoa, eta 12.eko f idatzi-zatia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko ekainaren 25ean, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, «Fundación Hazi Fundazioa»ren estatutuetako ondoko artikuluetan egindako aldaketak inskribatzeko eskatuaz: 1. artikuluko hirugarren paragrafoa (eraketa, izena, iraupena eta baliabide propio instrumentala), eta 12.eko f idatzi-zatia (patroiak izendatzea eta postu hutsak betetzea). Fundazioaren Patronatuak erabaki zituen aldaketok, 2014ko ekainaren 19an. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetako 1. artikuluko 3. paragrafoa aldatzearekin Fundazioari honako eskuduntza hau gehitzen zaio: EAEko Administrazio Orokorraren, foru administrazioen eta horien menpekoen zerbitzu tekniko eta baliabide propio instrumentalaren kondizioa.

Halaber, 12. artikuluko f idatzi-zatia aldatu egiten da, hau da, parte-hartze sektorial handiena ahalbidetzeko, patronatuaren osaketari buruzko dena.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Fundación Hazi Fundazioa» delakoaren estatutuetako ondoko artikuluetan egindako aldaketak inskribatzeko agintzea: 1. artikuluko hirugarren paragrafoa (eraketa, izena, iraupena eta baliabide propio instrumentala), eta 12.eko f idatzi-zatia (patroiak izendatzea eta postu hutsak betetzea). Fundazioaren Patronatuak erabaki zituen aldaketa horik, hain justu ere 2014ko ekainaren 19an, agindu honen datarekin, eta Nestor Almarza de la Peña notarioaren aurrean, 2014ko ekainaren 24an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako zehaztapenekin bat etrorriz (protokolo-zenbakia: 561).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 2a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala