Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2014ko urriaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4219

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2014ko irailaren 8koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ren Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 izeneko 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren babes-eremuko zortasuna handitzearen eraginpean dauden finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko; finkok, Elorrio, Zaldibar eta Abadiño udalerrietan kokatuta daude (Bizkaiko Lurralde Historikoa). Erref.: L 7699 - Esp.: 48-AT-H-2013-001.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako akatsak aurkitu dira ebazpen honen testuan: Ebazpena, 2014ko irailaren 8koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ren Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 izeneko 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren babes-eremuko zortasuna handitzearen eraginpean dauden finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko; finkok, Elorrio, Zaldibar eta Abadiño udalerrietan kokatuta daude (Bizkaiko Lurralde Historikoa). 2014ko irailaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 178. zenbakian, argitaratu zen ebazpen hori. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Horrela, bada, oso-osorik aldatzen da aldez aurretiko aktetarako zitazioa dutenen zerrenda, ebazpenaren eranskinean, 2014/3900 (5/3), 2014/3900 (5/4) eta 2014/3900 (5/5) orrialdeetan, argitaratutakoa, eta, haren ordez, honako eranskin hau ezartzen da.


Azterketa dokumentala