Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2014ko urriaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4223

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikin Judizialetako igogailuen -ORONA, OTIS, ULAHI eta IMEM markak- mantentze-zerbitzua kontratatzea xede duen administrazio-kontratua lizitatzeko dena». (Espedientea: A-022/DAPJ/2014).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: A-022/DAPJ/2014.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: bai, lau.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 31.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

- Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak: haztapena, guztira: 80 puntu.

- Prezioa: 60 puntu.

- Zerbitzuaren kalitatea (Q): 20 puntu.

- Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

Haztapena, guztira: 20 puntu.

- Enpresa lizitatzaileek aurkezten duten mantentze-plana: 20 puntu. Azpi-irizpideak: zerbitzuaren modalitatea: 11 puntu. Zerbitzuaren kalitatea (Q): 4 puntu. Zerbitzuaren jarraipena, arautzea: 3 puntu. Bestelakoak, prestakuntza orokorra: 2 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 214.876,03 euro + 45.123,97 euro, BEZari dagozkionak (% 21); guztira, 260.000 euro, loteka eta urteka honela banatuta:

2014: 1. lotea: 9.917,35 euro + 2.082,65 euro, BEZari dagozkionak. Orotara: 12.000 euro, BEZa barne. 2. lotea: 4.132,23 euro + 867,77 euro, BEZari dagozkionak. Orotara: 5.000 euro, BEZa barne. 3. lotea: 1.652,89 euro + 347,11 euro, BEZari dagozkionak. Orotara: 2.000 euro, BEZa barne. 4. lotea: 826,45 euro + 173,55 euro, BEZari dagozkionak. Orotara: 1.000 euro, BEZa barne.

2015: 1. lotea: 59.504,13 euro + 12.495,87 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 72.000 euro, BEZa barne. 2. lotea: 24.793,39 euro + 5.206,61 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 30.000 euro, BEZa barne. 3. lotea: 9.917,36 euro + 2.082,64 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 12.000 euro, BEZa barne. 4. lotea: 4.958,68 euro + 1.041,32 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 6.000 euro, BEZa barne.

2016 1. lotea: 59.504,13 euro + 12.495,87 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 72.000 euro, BEZa barne. 2. lotea: 24.793,39 euro + 5.206,61 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 30.000 euro, BEZa barne. 3. lotea: 9.917,36 euro + 2.082,64 euro, BEZari dagozkionak. Orotara: 12.000 euro, BEZa barne. 4. lotea: 4.958,68 euro + 1.041,32 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 6.000 euro, BEZa barne.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29; posta elektronikoa: b-ortiz@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko urriaren 28a.

7.- Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena:

(Ikus .PDF)

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europar Batasuneko estatu kideetako enpresa ez espainiarren kasuan, ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.1 puntua.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko azaroaren 3a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) «C» gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez neurtzekoak diren irizpideak.

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

- Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

- Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

- Eguna: 2014ko azaroaren 10a.

- Ordua: 10:00ak.

b) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak.

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

- Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

- Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

- Eguna: 2014ko azaroaren 17a.

- Ordua: 10:00ak.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2014ko irailaren 23a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala