Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4329

EBAZPENA, 2014ko irailaren 2koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2014ko plazen esleipenen zerrenda ezagutzera ematen duena.

2014ko apirilaren 4an argitara eman zen EHAAn Kulturako sailburuaren 2014ko martxoaren 12ko Agindua, 2014. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazak deitzeko dena.

Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak Agindu horren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan ezarritakoa betez esleitu ditu «Auzolandegiak» programako plazak. Esleipenen berri pertsona interesatuei jakinarazi zaie.

Aginduaren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan bertan xedaturikoari jarraituz, «Auzolandegiak» programako plazen esleipenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2014ko plaza-esleipenen zerrenda, guztiek ezagut dezaten (ikus eranskina). «Auzolandegiak» programako plazen 2014ko deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko martxoaren 12ko Aginduaren bidez arautu da (2014ko apirilaren 4ko EHAA).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 2a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala