Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4330

EBAZPENA, 2014ko irailaren 22koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, unibertsitateaz besteko irakaskuntza-kooperatibei diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 11ko Aginduaz egindako deialdian oinarrituta (2014ko ekainaren 11ko EHAA), eta izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean zerrendatutako laguntzak ematea irakaskuntza-kooperatibei, 2014an zehar euren jarduerak finantza ditzaten.

2. artikulua.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, onartutako diru-laguntza adinako edo gehiagoko ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek 2014ko abenduaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira.

3. artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria Gasteiz, 2014ko irailaren 22a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala