Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4331

EBAZPENA, 2014ko urriaren 7koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioentzako eta konfederazioentzako laguntzak ematen dira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 11ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Arlo edo lurralde eremuak kontuan hartuz ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioei 2014. urtean egingo diren ekintzak finantzatzeko.

2. artikulua.– Diru-laguntzen lehen ordainketa elkarte bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 75ekoa izango da. Ordainketa aldez aurretik egingo da eta, betiere, diru-laguntza onartu ondoren deialdiaren aginduko 15. c) artikuluan jasotzen den bezala. Gainontzeko % 25, «Egindako gastuaren justifikazioa» delako inprimaki normalizatua, behar bezala beteta, eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriak aurkezten direnean ordainduko da. 2014ko abenduaren 10a baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

3. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako kolektiboek egindako laguntza-eskabideei ezezkoa ematea, eranskin horretan zehaztutako kausak direla-eta.

4. artikulua.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 7a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala