Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4332

EBAZPENA, urriaren 2koa, Osasuneko sailburuordearena; horren bitartez, GIB/hiesa prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak ematen dira.

Osasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 3ko Aginduaren 14. artikuluak GIB/hiesa prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deia egin zuen. Agindu horren bidez xedatu zen laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango zirela, horretarako Osasuneko sailburuak izendatutako Balioeste Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.

Batzorde horrek bilera egin du 2014ko urriaren 2an, eta han egindako proposamena kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Taula honetan ageri diren elkarteei bertan ageri diren diru-laguntzak ematea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ondoren aipatzen diren elkarteei laguntzarik ez ematea aurkeztutako proiektuek ez direlako egokitzen Aginduaren 12. artikuluan aipatzen diren balioesteko irizpideetara.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, ebazpenaren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, betiere, 30/1992 Legearen 114. Eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 2a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala