Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4335

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialetarako inprimakiak eskuratzeko hornidura-kontratu administratiboaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea:S-013/DAPJ/2014.)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: S-013/DAPJ/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: bai, hiru lote.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2015-12-31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan xedatutakoaren arabera.

– Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz: haztapena, guztira: 100 puntu.

– Prezioa: 94 puntu.

Entregatzeko epea: 6 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Lizitazioaren gehienezko aurrekontua edo, hala badagokio, gastu-adierazlearen gehienezko aurrekontua berrehun eta hirurogeita zazpi mila, zortziehun eta berrogeita hamar (267.850) eurokoa da, gehi berrogeita hamasei mila, berrehun eta berrogeita zortzi euro (56.248) BEZarenak; guztira: hirurehun eta hogeita lau mila eta laurogeita hamazortzi (324.098) euro.

Zenbateko hori honela banatuko da urteka:

2014. urtea: berrogeita hamalau mila, berrehun eta laurogeita hamasei (54.296) euro, gehi hamaika mila, laurehun eta bi (11.402) euro BEZarenak. Guztira: hirurogeita bost mila, seiehun eta laurogeita hemezortzi (65.698) euro.

1. lotea: hamar mila, ehun eta hogeita lau (10.124) euro, gehi bi mila, ehun eta hogeita sei (2.126) euro BEZarenak. Guztira: hamabi mila, berrehun eta berrogeita hamar (12.250) euro.

2. lotea: hamahiru mila, bostehun eta hirurogeita hiru (13.563) euro, gehi bi mila, zortziehun eta berrogeita zortzi (2.848) euro BEZarenak. Guztira: hamasei mila, laurehun eta hamaika (16.411) euro.

3. lotea: hogeita hamar mila, seiehun eta bederatzi (30.609) euro, gehi sei mila, laurehun eta hogeita zortzi (6.428) euro BEZarenak. Guztira: hogeita hamazazpi mila eta hogeita hamazazpi (37.037) euro.

2015. urtea: berrehun eta hamahiru mila, bostehun eta berrogeita hamalau (213.554) euro, gehi berrogeita lau mila, zortziehun eta berrogeita sei (44.846) euro BEZarenak. Guztira, 258.400 euro.

1. lotea: berrogei mila (40.000) euro, gehi zortzi mila eta laurehun (8.400) euro BEZarenak. Guztira: berrogeita zortzi mila eta laurehun (48.400) euro.

2. lotea: hirurogeita hamalau mila, hirurehun eta laurogei (74.380) euro, gehi hamabost mila, seiehun eta hogei (15.620) euro, BEZarenak. Guztira: laurogeita hamar mila (90.000) euro.

3. lotea: laurogeita hemeretzi mila, ehun eta hirurogeita hamalau (99.174) euro, gehi hogei mila, zortziehun eta hogeita sei (20.826) euro BEZarenak. Guztira: ehun eta hogei mila (120.000) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 019 098.

e) Telefaxa: e) 945 01 90 29; Posta elektronikoa: t-saenz@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: azaroaren 6a, 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

Negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, eta, hala badagokio, kontratu honen helburuari dagozkien jardueren arloko negozioen guztizkoaren gainekoa, gehienez ere azken hiru (3) ekitaldiei dagokienez eta kontuan izanik sortze-data eta jardueren hasiera-data, betiere negozio-bolumen horren erreferentziak izanez gero.

Gaitasun teknikoa:

azken hiru (3) urteetan egindako horniduren zerrenda, horien zenbatekoa, datak eta onuradun publikoak zein pribatuak zehaztuta. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako hornidurak; jasotzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren deklarazioaren bidez, fakturak ere erantsiz.

Betekizunak:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: 2011, 2012 eta 2013. urteetan lizitatzen diren lotearen edo loteen gehienezko aurrekontuaren zenbatekoaren adinako urteko negozio-bolumena izatea, gutxienez (BEZik gabe).

1. lotea: 50.124 euro

2. lotea: 87.943 euro

3. lotea: 129.783 euro

1+2 lotea. 138.067 euro

1+3 lotea. 179.907 euro

1.+2.+3. lotea. 267.850 euro

Gaitasun teknikoa: azken hiru urteetan (2011-2012-2013), kontratuaren xedeari eta dagokion lotearen urteko lizitazio-aurrekontuaren gehienezko zenbatekoari dagokionean (BEZik gabe), kontratu honen ezaugarri berak edo antzekoak dituen kontratu bat gauzatu izana egiaztatu beharko da.

1. lotea: 50.124 euro

2. lotea: 87.943 euro

3. lotea: 129.783 euro

1+2 lotea: 138.067 euro

1+3 lotea:. 179.907 euro

1+2+3 lotea. 267.850 euro

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko azaroaren 11, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, lizitazio hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak.

– Entitatea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

– Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010

– Eguna: 2014ko azaroaren 17a.

Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2014ko urriaren 1a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala