Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4338

IRAGARKIA, «Jokoari buruzko lI. liburu zuria egitea» helburu duen administrazio-kontratua formalizatu dela argitara emateko dena (Espedientea: J-157/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Segurtasun Saila.

c) Espediente-zenbakia: J-157/14.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: jokoari buruzko II. liburu zuria egitea.

c) Loteak: ez.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 96.800 euro (80.000 euro + 16.800 euro, BEZari dagozkionak).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2014ko irailaren 22a.

b) Formalizazio-eguna: 2014ko irailaren 30a.

c) Kontratista: UTE Pricewaterhousecoopers Asesores de Negocios, S.L. – Gizaker, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 84.700 euro (70.000 euro + 14.700 euro, BEZari dagozkionak).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 3a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala