Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4340

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinaraztekoa, Sergio Lopez Moriano jaunak jarritako gorako errekurtsoan (Espedientea: 405X1302097-3, REC-VIC-025/2014/XXI), hain zuzen ere, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Legearen arau-hausteei buruzkoa.

Aipatutako ebazpena jakinarazten saiatu eta ezin izan denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan (30/1992 Legea, azaroaren 26koa) xedatutakoa betetzeko argitaratzen dugu iragarki hau.

Hori guztia argitara ematen dugu jakinarazpen ondorioetarako eta interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, honako honetaz ohartarazten dugu:

1.– 15 egun balioduneko epea dago iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan aztertzeko (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio - Bizkaia).

2.– Administrazio bidea amaitzen duen gorako errekurtsoaren ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea dago, nork bere bizilekuaren barrutiko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, edo Bilboko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horren berri ematen dut Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 58. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 30a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala