Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4343

IRAGARKIA, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko uztailaren 24ko Ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Trenbide Zaintza arloko PF/974/2013/ET espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak ebazpena eman zuen 2014ko uztailaren 24an, Alejandro Arrese-Igor Dominguez jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezezten zuena.

Ezin izan zaionez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, ebazpena jakinarazi eta biharamunean hasitako bi hilabeteko epean.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala