Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4345

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, aurretik argitaratutako zenbait kontratazio espediente Feder funtsen bidez ere finantzatu direla jakinarazteko dena.

Jakinarazten da behean zerrendatzen diren kontratazio espedienteek Feder funtsen finantzaketa ere izan dutela.

Kontratu esleipenak, 2010eko azaroaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (229. zk.) argitaratuak: hornidura kontratua, femtosegundo pultsuen igorpenarekin sintonizagarria den laser sistema erostekoa (133/10 PN) eta hornidura kontratua, IR laserra SP5 mikroskopio fokukide batera egokitzeko bide optiko bat eta detektagailuak erostekoa (134/10 PN). UNPV08-4E-012 proiektua.

Kontratazioaren berri emateko iragarkia, 2012ko ekainaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (119. zk.) argitaratua: kontratazio espedientea, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko animaliategia zabaltzeko lanen proiektua idatzi eta obrak zuzentzekoa (207/11 PN). UNPV13-4C-254 proiektua.

Kontratazioaren berri emateko iragarkia, 2012ko ekainaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (121. zk.) argitaratua: kontratazio espedientea, Animali Bioteknologiarako Gunea izeneko eraikin berria egiteko proiektua idazteko eta obrak zuzentzekoa (208/11 PN). UNPV13-4C-255 proiektua.

Kontratazioaren berri emateko iragarkia, 2012ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (126. zk.) argitaratua: kontratazio espedientea, Plataforma Teknologikoa 1 izeneko eraikin berria egiteko proiektua idazteko eta obrak zuzentzekoa (209/11 PN). UNPV13-4C-256 proiektua.

Leioa, 2014ko urriaren 6a.

UPV/EHUren 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez eginiko eskuordetzeaz sinaturik.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala