Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4346

IRAGARKIA, lizitazioaren bidez proiektuaren gainbegiratze-zerbitzuak, fabrikazioaren ikuskapena eta 28 unitate elektriko anizkunak martxan jartzeko zerbitzuak emateko lagintzaa teknikoa esleitzeko prozedura ireki bideko lehiaketarako deialdia egiten da.

1.– Erakunde kontratatzailea.

Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publikoa.

Espedientea izapidetuko duen saila: Erosketa eta Kontratazio zerbitzua.

Telefonoa: 94 401 99 00.

Faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: proiektuaren gainbegiratze-zerbitzuak, fabrikazioaren ikuskapena eta 28 unitate elektriko anizkunak martxan jartzea (tren unitateak).

b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

c) Burutzapen epea: 68 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua.

a) Lehiaketa honetako lizitazioarako gehineko aurrekontua 900.000 euro da (BEZik gabe).

5.– Bermeak.

Behin-betiko fidantza: baldintza pleguen araberakoa.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Parte hartzeko eskariak ondorengo posta elektronikoaren bidez eska daitezke: contratación@euskotren.es

b) Dokumentazioa lortzeko azkeneko eguna: 2014ko azaroaren 14a, 12:00ak.

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak.

a) Sailkapena: baldintza pleguen arabera.

b) Kaudimena: baldintza pleguen arabera.

c) Bestelako berariazko baldintzak: baldintza pleguen arabera.

8.– Parte hartze eskaintzen edo eskaeren aurkezpena.

b) Aurkezteko azken eguna: 2014ko azaroaren 20a, 12:00ak.

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza pleguetan zehaztutakoa.

d) Aurkezteko lekua:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publikoa

Erosketak eta Kontratazio Saila

Atxuri, 6, 48006 – Bilbao

e) Lizitatzailea bere eskaintza mantentzera behartuta dagoen epea: baldintza pleguen araberakoa.

9.– Argibide gehiago.

a) Europako Batzordearen Egunkari Ofizialera bidaltzeko data: 2014ko urriaren 7a.

b) Baldintza pleguetan jarritakoa.

10.– Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipendun izango den enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko urriaren 7a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala