Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2014ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4347

IRAGARKIA, lizitazioaren bidez, EuskoTreneko aseguru pribatuen kontratazioan, bitartekotasun- eta aholkatze-zerbitzua esleitzeko prozedura ireki bidezko lehiaketarako deialdia egiten da.

1.– Erakunde kontratatzailea.

Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publikoa.

Espedientea izapidetuko duen saila: Erosketa eta Kontratazio zerbitzua.

Telefonoa: 94 401 99 00.

Faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: EuskoTreneko aseguru pribatuen kontratazioan, bitartekotasun- eta aholkatze-zerbitzua eta baita geroztik aseguru-hartzaileariemango zaion laguntza erea.

b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

c) Burutzapen epea: 4 urte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua.

Lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua 3.926.400 euro da (BEZik gabe), eta loteen artean ondoren azaltzen den bezala banatzen da:

a) 1. Lotea: Ondare arriskuak eta ondadun higigarrien eta higiezinen erantzuikizun ziibila, guztira 1.784.000 euro (BEZik gabe).

b) 2. Lotea: istripu eta bizitza-poliza, guztira 850.400 euro (BEZik gabe).

c) 3. Lotea: Ondare arriskuak, pertsonalak eta Erantzukizun zibila motordun ibilgailuak erabiltzeagatik, guztira 1.072.000 euro (BEZik gabe).

d) 4. Lotea: Bidaiarien derrigorrezko asegurua, guztira 220.000 euro (BEZik gabe).

5.– Bermeak.

Behin-betiko bermea: baldintza-agirien arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Parte-hartze eskakizunak ondorengo posta elektronikora bidali beharko dira: contratacion@euskotren.es

b) Dokumentazioa lortzeko azkeneko eguna: 2014ko azaroaren 14a, 12:00ak.

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak.

a) Sailkapena: baldintza pleguen arabera.

b) Kaudimena: baldintza pleguen arabera.

c) Bestelako berariazko baldintzak: baldintza pleguen arabera.

8.– Parte hartze eskaintzen edo eskaeren aurkezpena:

b) Aurkezteko azken eguna: 2014ko azaroaren 20a 12:00ak.

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza pleguetan zehaztutakoa.

d) Aurkezteko lekua:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publikoa.

Erosketak eta Kontratazio Saila

Atxuri, 6

48006-Bilbao

e) Lizitatzailea bere eskaintza mantentzera behartuta dagoen epea: baldintza pleguen arabera.

9.– Argibide gehiago:

a) Europako Batzordearen Egunkari Ofizialera bidaltzeko data: 2014ko urriaren 7a.

b) Baldintza Pleguetan jarritakoa.

10.– Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipendun izango den enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko urriaren 7an.

Zuzendari Nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala