Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA
4349

AKORDIOA, 2014ko urriaren 6koa, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Batzorde Iraunkorrarena, zeinarekin aho batez erabaki da Kontseiluak kudeatutako datu pertsonaletarako fitxategiak sortzea, eta argitara daitezen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira bidaltzea, betiere Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen arabera.

Zioen adierazpena:

Datu pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.artikuluak agintzen duen bezala, Administrazio Publikoak bere gain dituen izaera pertsonaleko datuen fitxategiak sortu, eraldatu edo ezabatzeko; hartarako, Estatuaren Aldizkari Ofizialaren edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor bat eman beharko da. RD-1720-2007 Araudiak, bere 54.artikuluan, xedapenaren oinarrizko edukia zehazten du.

Otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, hau da, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta datuak babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoak, 18.artikuluan, datuak babesteko erregistroa sortzen du, eta, bestalde, zera ezartzen du: lege horren aplikazio-eremuan sartzen diren fitxategiak inskribatuko dira.

Urriaren 18ko 308/2005 Dekretuaren bidez, garatu egiten da Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea. Bada, dekretu horren 2. artikuluak zera ezartzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko egindako eragiketen berri emango diote Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, Datuak Babesteko Erregistroan inskripzioa egiteko. Hartarako, akordioa eta xedapena helarazi beharko diote, betiere Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2005eko uztailaren 21eko Ebazpenaz onartutako eredua erabiliaz (2005eko abuztuaren 31ko EHAA, 165. zk.).

6/1986 Legearen bitartez, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sortzen da, berenezko lege-nortasundun eta bere helburuak betetzeko erabateko gaitasunaren jabe. Aipatutako legean, Kontseiluari funtzio batzuk esleitzen zaizkio, eta horiek behartu egiten dute datu pertsonalen fitxategiak sortu eta definitzera.

Aplikazio-eremua:

Xedapen honen bitartez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak kudeatuko dituen Izaera Pertsonaleko Datuen Fitxategiak erregulatu egiten dira.

Izaera pertsonaleko datuen fitxategiak sortzea:

Datu pertsonalak kudeatzeko hurrengo fitxategiak sortzen dira, horien xehetasunak I. eranskinean zehazten direlarik:

a) Giza baliabideak.

b) Ekintzen informazio katalogoa.

c) Bake@hots.

d) Piztu buletina.

e) Ekintzetako parte-hartzaileak.

f) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kideak.

g) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko elkarteak.

AZKEN XEDAPENA

Xedapen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinaraziko zaio, arautua dagoen prozeduraren bitartez, Datuak Babesteko Erregistroan inskriba dadin, eta ondoren Espainiako Datuen Babeserako Erregistro Bulegoan jasotzeko.

Bilbao, 2014ko urriaren 6a.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea,

ITSASO ANDUEZA.

I. ERANSKINA

1.– a) Izendapena: giza baliabideak.

– Helburu eta erabileren deskribapena: lan-taldearen datuak nominak, gizarte-segurantza, PFEZ, eta lan-kontratuak sortu eta ordaintzeko.

b) Datuen jatorria:

– Erreferentziazko pertsona edo taldeak: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lan-taldea.

– Datuen jasoketa eta horien jatorria: dokumentala.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, gizarte-segurantzako zenbakia, helbidea, telefonoa, besteak: osasuna (RD 1720/2007ko 81.artikuluaren 5 eta 6.atalak kenduta).

– Datu pertsonalekin batera jasotako gainerako kategoriak eta fitxategian txertatutakoak: ikasketa eta lan datuak, osasun datuak, finantza-datuak eta lan-postuaren zehaztapenak.

– Datuen antolaketarako erabilitako sistema trataera: mistoa.

d) Aurreikusitako datuen komunikazioak: lan dokumentazioa tramitatzeaz arduratzen den gestoritza, gizarte-segurantzako erakundeak, ogasun publikoak eta banku entitateak.

e) Fitxategiaren organo arduraduna: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

f) Datuen heltze, zuzenketa, ezeztapena eta aurkakotasuna gauzatzeko erakundea: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Autonomia kalea 44, behea (48010 Bilbao). Telefonoa: 94 443 61 43. Emaila: egk@egk.org

g) Segurtasun maila: oinarrizkoa.

2.– a) Izenena: ekintzen informazio-direktorioa.

– Helburu eta erabileren deskribapena: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren helburuekin bat egiten duten ekintzen eta deialdien berri ematea.

b) Erreferentziako pertsona edo taldeak: elkarte eta kolektiboak, kontseiluaren edozein ekintzetako parte-hartzaileak, kontseiluko ekimenen informazioa jasotzeko interesa daukaten pertsonak eta kontseiluak egiten duen lanarekin inplikazio zuzena daukaten instituzioak.

– Datuen jasoketa eta horien jatorria: parte-hartzaileen datuak «on-line» bidezko formulario baten bitartez, email edo telefono bitartez jasotzen dira.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, elkartearen izena, lan-esparrua, helbidea, emaila eta kontakturako telefonoak.

– Datuen antolaketarako erabilitako sistema trataera: mistoa.

d) aurreikusitako datuen komunikazio zabalpena: ez dira aurreikusten.

e) Fitxategiaren organo arduraduna: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

f) Datuen heltze, zuzenketa, ezeztapena eta aurkakotasuna gauzatzeko erakundea. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Autonomia kalea 44, behea (48010 Bilbao). Telefonoa: 94 443 61 43. Emaila: egk@egk.org

g) Segurtasun maila: oinarrizkoa.

3.– a) Izenena: Bake@Hots.

– Helburu eta erabileren deskribapena: Bake@Hots komunitate birtualean izena ematen duten gazteen datuak gordetzea. Hau, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bake eta bizikidetza arloan garatzen ari den proiektua da.

b) Pertsona edo taldeak: gazteak.

– Datuen jasoketa eta horien jatorria: parte-hartzaileen datuak «on-line» bidezko formulario baten bitartez, email edo telefono bitartez jasotzen dira.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikazio datuak: erabiltzailea, izen-abizenak, telefonoa (aukeran), emaila, jaiotze data (aukeran).

– Datuen antolaketarako erabilitako sistema trataera: automatikoa.

d) Aurreikusitako datuen komunikazio zabalpena: espresuki eskatzen duen administrazio autonomikoari.

e) Fitxategiaren organo arduraduna: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

f) Datuen heltze, zuzenketa, ezeztapena eta aurkakotasuna gauzatzeko erakundea. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Autonomia kalea 44, behea (48010 Bilbao). Telefonoa 94 443 61 43. Emaila: egk@egk.org

g) Segurtasun maila: oinarrizkoa.

4.– a) Izendapena: Piztu Buletina.

– Helburu eta erabileren deskribapena: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren helburuekin bat egiten duten ekintzen informazioa eta deialdien berri eman.

b) Erreferentziako pertsona edo taldeak: maila indibidualeko interesdunak. Gazteria arloa jorratzen dituzten instituzioak, euskal autonomia erkidegoko elkarteak.

– Datuen jasoketa eta horien jatorria: parte-hartzaileen datuak «on-line» bidezko formulario baten bitartez, email edo telefono bitartez jasotzen dira.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikazio datuak: izen-abizenak eta emaila.

– Datuen antolaketarako erabilitako sistema trataera: automatikoa.

d) aurreikusitako datuen komunikazio zabalpena: ez dira aurreikusten.

e) Fitxategiaren organo arduraduna: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

f) Datuen heltze, zuzenketa, ezeztapena eta aurkakotasuna gauzatzeko erakundea: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Autonomia kalea 44, behea (48010 Bilbao). Telefonoa: 94 443 61 43. Emaila: egk@egk.org

g) Segurtasun maila: oinarrizkoa.

5.– a) Izenena: ekintzetako parte-hartzaileak.

– Helburu eta erabileren deskribapena: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ekintzetako parte-hartzaileen datu pertsonalak erregistratu.

b) Erreferentziako pertsona edo taldeak: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatutako edota koordinatutako ekintza batetan parte hartu duten pertsona fisikoak, maila pertsonalean edota elkarte baten ordezkari bezala.

– Datuen jasoketa eta horien jatorria: parte-hartzaileen datuak «on-line» bidezko formulario baten bitartez, email edo telefono bitartez jasotzen dira.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikazio datuak: izen-abizenak, emaila, NAN, helbidea eta telefonoa.

– Datuen antolaketarako erabilitako sistema trataera: mistoa.

d) aurreikusitako datuen komunikazio zabalpena: ez dira aurreikusten.

e) Fitxategiaren organo arduraduna: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

f) Datuen heltze, zuzenketa, ezeztapena eta aurkakotasuna gauzatzeko erakundea: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Autonomia kalea 44, behea (48010 Bilbao). Telefonoa: 94 443 61 43. Emaila: egk@egk.org

g) Segurtasun maila: oinarrizkoa.

6.– a) Izendapena: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kideak.

– Helburu eta erabileren deskribapena: ekintza ezberdinen deialdia eta informazioa bidaltzeko. batzar orokorrak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilukoarekin harremana daukaten bestelako ekimenak. fitxategi honen erabilpena erakundearen barruko kudeaketa, publizitate eta difusio lanen menpe egongo da.

b) Erreferentziazko pertsona edo taldeak: batzar orokorretako ordezkariak, batzorde iraunkorreko kideak, lan-taldeetako partaideak.

– Datuen jasoketa eta horien jatorria: parte-hartzaileen datuak «on-line» bidezko formulario baten bitartez, email edo telefono bitartez jasotzen dira.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikazio datuak: izen-abizenak, emaila, NAN, helbidea, ordezkatzen duen elkartearen izena.

– Datuen antolaketarako erabilitako sistema trataera: mistoa.

d) aurreikusitako datuen komunikazio zabalpena: ez dira aurreikusten.

e) Órgano responsable del fichero: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

f) Datuen heltze, zuzenketa, ezeztapena eta aurkakotasuna gauzatzeko erakundea. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Autonomia kalea 44, behea (48010 Bilbao). Telefonoa: 94 443 61 43. Emaila: egk@egk.org

g) Segurtasun maila: oinarrizkoa.

7.– a) Izenena: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Elkarteak.

– Helburu eta erabileren deskribapena: ekintza ezberdinen deialdia eta informazioa bidaltzeko. batzar orokorrak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilukoarekin harremana daukaten bestelako ekimenak. Fitxategi honen erabilpena erakundearen barruko kudeaketa, publizitate eta difusio lanen menpe egongo da.

b) Datuen jatorria: erreferentziazko pertsona edo taldeak: Euskal Autonomia Erkidegoan aplikazioa eremua daukaten gazte elkarte edota elkarteetako gazte sailak. Elkarteetako harremanetarako pertsona fisikoen kontaktuak.

– Datuen jasoketa eta horien jatorria: eskatutako datuen jasoketarako eredu bat dago, dokumentala.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura:

– Identifikazio datuak: elkartearen identifikazio datuak: izena, tipologia, helbidea, telefonoa, emaila, webgunea. Harremanetarako pertsonaren identifikazio datuak: izen-abizenak, telefonoa eta emaila.

– Datuen antolaketarako erabilitako sistema trataera: mistoa.

d) aurreikusitako datuen komunikazio zabalpena: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko webgunearen bitartez.

e) Órgano responsable del fichero: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

f) Datuen heltze, zuzenketa, ezeztapena eta aurkakotasuna gauzatzeko erakundea. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Autonomia kalea 44, behea (48010 Bilbao). Telefonoa: 94 443 61 43. Emaila: egk@egk.org

g) Segurtasun maila: oinarrizkoa.


Azterketa dokumentala