Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4372

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, zehapen-espediente baten, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da lortu, eta iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. artikuluan agindutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaio:

1.– Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakezu administrazioarekiko auzoetarako epaitegien artean dagokion hartan. Horretarako bi hilabeteko eguneko epea izango duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2.– Zehapen ekonomiko horren zenbatekoa ebazpenari erantsitako ordainketa-gutunaren bidez ordaindu ahal izango da. Izan ere, honako hauek dira finantza-erakunde laguntzaileak: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital/Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa, Bankoa, Bankia, BBVA (TRN 1316), Santander, Banco Guipuzcoano, la Caixa eta Ipar Kutxa: Orobat, ordainketa Internet bidez egin ahal izango da, helbide honetan: http://www.euskadi. net/nireordainketa

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten badizugu ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte, egin beharko duzu ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten badizugu, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko duzu ordainketa.

3.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 2a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala