Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4374

EBAZPENA, 2014ko urriaren 6koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 23080 zenbaki profesionala duen praktiketako agentea Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente modura karrerako funtzionario izendatzeari buruzko 2014ko irailaren 17ko ebazpena zein egunetan argitaratu den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean jakinarazten duena.

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriara sartzeko hautaketa prozeduraren deialdia egin zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2010eko apirilaren 19ko Ebazpenaren hogeigarren oinarriarekin bat etorriz (EHAA, 83. zk., maiatzaren 6koa) eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 23080 zenbaki profesionala duen praktiketako agentea Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente modura karrerako funtzionario izendatzeari buruzko 2014ko irailaren 17ko ebazpena, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2014ko irailaren 19an argitaratu dela jakinarazten da.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko hilabeteko epearen barruan, hala ezarririk baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 6a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala