Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4376

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2014ko urriaren 6koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza ematen diena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako akatsak aurkitu dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko urriaren 6ko Ebazpenaren testuan (2014ko urriaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 196. zk.); ebazpen horren bidez, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza ematen zaie. Hortaz, zuzenketa hau egin behar da.

Euskarazko testuan, 2014/4294 (2/2) orrialdean, eranskinean,

honela dio:

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala