Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4377

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 24koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, zeinen bidez irekitzen baita Kickmich Bilbao, S.L. enpresaren aurkako ez-betetze espedientea, 2013rako Prointer programaren barruan (nazioartekotze-programa).

Ikusirik Kickmich Bilbao, S.L. enpresari emandako 2013rako ekitaldirako diru-laguntzari buruzko espedientea, Prointer programa (nazioartekotze-programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren babesean, espediente hau irekitzen da

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Industriako sailburuordearen 2013ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduan ezarritako laguntzak emateko deialdia. Azken agindu horren bidez, 2013ko ekitaldirako Prointer programa (nazioartekotze-programa) garatzen da.

Bigarrena.– 2013ko abenduaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotzeko zuzendariak Kickmich Bilbao, S.L. enpresari laguntza emateko ebazpena eman zuen, kanpo-sustapeneko jarduerak eta ekintzak burutzeko, nazioartekotze-plan bat prestatu eta abian jartzeko, 14.035,59 eurokoa, hain zuzen. Era berean, emandako laguntza onartutakoan edo, kasua bada, Prointer programa (nazioartekotze-programa) garatzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 27.1 artikuluan zehaztu 15 eguneko epea pasatutakoan, emandako diru-laguntzaren % 25 pagatuko zela ezarri zen.

Hirugarrena.– 2014ko otsailaren 28an, diruz lagundutako jarduerak justifikatzeko azken egunean, Kickmich Bilbao, S.L. enpresak ez zituen aurkeztu justifikatzeko agiriak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, emandako diru-laguntzaren bigarren partearen ordainketari ekin ahal izateko.

Prointer programa garatzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 23. artikuluko 1. atalean xedatzen denez, «emandako diru-laguntzaren % 25 laguntza onartzen denean edo, hala dagokionean, agindu honen 27.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea igarotakoan, eta, gainerako % 75a, lagundutako ekintzak egiteko izandako gastuak egiteko justifikazioaren ondoren ordainduko da. Enpresa onuradunak, diru-laguntzaren ekintzak gauzatutakoan, eta betiere eskaeraren hurrengo urtearen matxoaren 1a baino lehen, dagokion lurralde-ordezkaritzan justifikatu beharko du laguntza eman zitzaioneko xedea betetzen dela».

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Nazioartekotzeko zuzendariaren eskumena da baldintzak ez betetzeagatiko espedientea hastea, sustapeneko eta kanpo-ezarpeneko ekintzetarako laguntzetako Prointer programa (nazioartekotze-programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 25.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Prointer programa garatzen duen aginduaren 23.1 artikuluak ezartzen duenez:

«Diru-laguntza pagatzeko, Nazioartekotzeko zuzendariaren administrazio-ebazpen beharko da, eta bi ordainketan egingo da: emandako diru-laguntzaren % 25 laguntza onartzen denean edo, hala dagokionean, agindu honen 27.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea igarotakoan, eta gainerako % 75a lagundutako ekintzak egiteko izandako gastuak egiteko justifikazioaren ondoren ordainduko da».

Hirugarrena.– Prointer programa garatzen duen aginduaren 23.5 artikuluak ezartzen duenez, ekarritako dokumentu guztiak egiaztatu ondoren egikarituko da bigarren ordainketa, eta, halaber, ordainketa egingo den egunean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharren betetzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan edo agindu hori ordeztuko duen araudian ezarritako kasuetan, agindu horren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da aipatutako egiaztatzea. Urriaren 7ko Aginduak exijitzen du ordainketaren bat diru-laguntza ematea erabaki ondorengo ekitaldiren batean ordaindu behar bada, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira diru-laguntza ematea erabaki denetik, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatu beharko dituela onuradunak, lehenengo ordainketa-proposamena egin aurretik.

Laugarrena.– Agindu beraren 25. artikuluaren arabera, enpresa onuradunak ez baditu betetzen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan xedatutakoa ez ezik, agindu honetan eta aplika daitezkeen gainerakoetan ezarritako betebeharrak, eta, hala badagokio, ebazpenean ezarriko diren baldintzak ere, organo eskudunak, ez-betetzea dela-eta, txostena egingo du interesdunaren arrazoiak entzunez. Jarraian, ebazpena emango du, eta, hartan, onuradunak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, baita jasotako laguntzak eta horien legezko interesak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta hargatik eragotzi gabe egokitzat joko diren gainerako ekintzak. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

Bosgarrena.– Kickmich Bilbao, S.L. enpresak aurkeztutako justifikazio-agiriak aztertu eta gero, ohartu gara diru-laguntza ordaintzeko eskatutako baldintzak ez dituela betetzen.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Espedientea irekitzea Kickmich Bilbao, S.L. enpresaren aurka, ez betetzeagatik Prointer programa (nazioartekotze-programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduan diru-laguntza ordaindu ahal izateko ezarritako baldintzak, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotzeko zuzendariaren 2013ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez eman zitzaion diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat jotzeko eta, era berean, bidegabeki jasotako diru-laguntza eta hari dagozkion interesak itzuli beharra duela deklaratzeko.

Bigarrena.– 15 eguneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesen alde egoki deritzona adierazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 24a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.


Azterketa dokumentala