Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4381

AGINDUA, 2014ko irailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Gernika-Lumoko «Juli Foruria» musika-eskola pribatuaren erakunde-titularraren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera «Baxu elektrikoa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 48015840.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Juli Foruria».

Titularra: Julia Foruria Laucirica.

Helbidea: San Juan Ibarra plaza 2.

Udalerria: Gernika-Lumo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a., 2.a eta 3.a.

● Adarra:

– Kantua: bakarlaria eta korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, biolontxeloa, flauta, klarinetea, fagota, tronpeta, saxofoia, oboea eta perkusioa.

– Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa, bateria eta baxu elektrikoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 30a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala