Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4383

EBAZPENA, 2014ko urriaren 2koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, hauxe xedatzen da: batetik, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 639/2014-E prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-219/2014-X administrazio-espedientea; eta, bestetik, interesdun izan daitezkeenak epatzea epaitegi horretan ager daitezen.

Bilboko Admnistrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak eskatu du 639/2014-E prozedura laburrean jarraitzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igor dakiola. Errekurtso hori 03405 lanbide zenbakia duen Ertzaintzaren funtzionario Nuñez jaunak aurkeztu zuen Segurtasuneko sailburuaren presuntziozko ebazpen baten aurka: ebazpen horren bidez, ezetsi egiten ziren, batetik, Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa eta, bestetik, Administrazioaren eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Esan beharra dago Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenak Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietarako behin betiko lanpostu-esleipena egiten zuela; hain zuzen, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran izendapen askeko sistemaren bidez hornitu beharrekoak. Bestetik, Administrazioarekiko eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenak Ertzaintzako Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak ematen zituen 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenak deitutako prozeduran.

Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietako lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako eta; beste alde batetik, Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (2013-12-11ko EHAA, 235. zk).

Hori horrrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, 639/2014-E prozedura laburrean Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian demandatu gisa ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 2a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala