Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4385

EDIKTUA, 622/13 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Daniel Ruiz Martínez-ek, Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizial naizenak,

Fede ematen dut:

622/13 falta-judizioan, Arrate Romaneli Martinez andreak, epaitegi honetako epaile denak, epaia eman zuen 2014-02-05ean.

Djelloul Elasri (bizilekua-baimena: X8373411P) non dagoen ez dakigunez , ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Arabako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

12/14 EPAIA

Amurrio (Araba), bi mila eta lhamalauko otsailaren bosta.

Nik, Arrate Romaneli Martinez-ek, Amurrioko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, 622/13 berehalako falta-judizioko auto hauek ikusi ditut. Alderdiak honako hauek izan dira: salatu gisa, Asmaa Wahib, eta fiskala. Epai hau ematen dut:

XEDAPEN-ZATIA

Asmaa Wahib absolbitu egiten da egozten zitzaion faltatik, eta kostuak ez zaikzio inori ezartzen. Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Organo honetako bulegoan eskura daiteke ebazpenaren eduki osoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Amurrion (Araba), bi mila eta hamalauko abuztuaren hamaikan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala