Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4388

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1128/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1128/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Bizz-Hectic, S.L.

Abokatua: Marilexis Cabrera Francisco.

Prokuradorea: Jose Manuel Lopez Martinez.

Demandatua: Judith Bermudo Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-09-26an. Hona hemen epaitza:

Judith Bermudo Martínez andrearen aurka, Bizz-Hectic, S.L.ren izenean eta ordez José Manuel López Martínez prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua:

a) 20.000 euro;

b) Aipatu kopuruaren (20.000) beranduntza-interesak, itundutako tasakoak, 2009ko urtarrilaren 1etik epai honen eginera arte (2014-09-26) sortutakoak direnak.

c) Judizioaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4708 0000 00 1128 13) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Judith Bermudo Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko irailaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala