Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4389

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 74/14 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratu den 74/14 prozeduran, epaia eman da. Esther Palacios Carazo-k eskatuta hasi da prozedura hori, Mounir Bouzidi-ren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

345/14 EPAIA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao.

Data: 2014ko irailaren 9a.

Demandatzailea: Esther Palacios Carazo.

Abokatua: Arturo Larraondo Etxebarria.

Prokuradorea: Marta Martínez Pérez.

Demandatuak: Mounir Bouzidi.

Fiskaltza.

Judizioaren gaia: ezkontza desegitea. Dibortzioa.

EPAITZA

Partez baiesten ditut Esther Palacios Carazo-k Mounir Bouzidi-ren aurka aurkeztutako demandako uziak, eta, horrenbestez:

1.– Adierazitakoen arteko ezkontza desegina dagoela agintzen dut (ezkontza 2006ko uztailaren 20an egin zen), erabaki horrek berekin dakartzan legezko ondorio guztietarako.

2.– Honako neurri hauek ezartzen dira:

2.1.– XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabekoen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio; guraso-ahala, berriz, amari esleitzen zaio esklusiboki.

2.2.– Aitaren eta seme-alaben arteko komunikazioa eten egiten da.

2.3.– Adingabeko seme-alabei eta amari esleitzen zaie familiaren etxebizitzaren erabilera (Steer George kalea 5- 3. solairua B, Bilbao), altzariak eta etxeko gauzak eta guzti.

2.4.– Seme-alaba adingabeen mantenu modura, aitak unean-unean –lana, subsidioa edo langabezia-saria dela medio– dauzkan diru-sarrera garbien % 20 ordaindu behar dio amari. Nolanahi ere, hilero ordaindu beharko duen gutxieneko zenbatekoa 200 euro izango da (100 euro, seme-alaba bakoitzeko). Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan dirua sartuz. Gutxieneko zenbateko hori urtero eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako KPIren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, legezko neurriak hartuko dira.

2.5.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte seme-alaben ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika- eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri seme-alabek jaso behar dituzten eskola-orduen aparteko gastuak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek aho batez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

Beste gurasoari kontsulta egin ezin zaion urgentziazko kasuetan izan ezik, gainerakoetan, guraso bakoitzak besteari jakinarazi beharko dio seme-alaba adingabeek dituzten aparteko premien berri, eta premia horiei erantzun beharra dagoela adierazi; horretarako, kasuan kasuko agiriak helaraziko dizkio batak besteari (gastuaren zenbatekoari buruzko aurrekontua edo informazioa). Hamabost eguneko epean erantzunik ez badago, gastua onartuta dagoela ulertuko da.

Behar bezala jasota geratzeko moduan egingo dira halako jakinarazpenak.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilean; eta, hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta jakinaraz bekie, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLbren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Izenpea,

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren bederatzian.

Eta Mounir Bouzidi demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala