Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4390

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 834/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Jose Luis Martinez Martinez-en aurka, Maria Jesus Serrano Ortegak eskatuta, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 834/13 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

231/14 EPAIA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao.

Data: 2014ko ekainaren 10a.

Demandatzailea: María Jesús Serrano Ortega.

Abokatua: Julia Subías Solanas.

Prokuradorea: María Pilar Unibaso Gómez.

Demandatua: José Luis Martínez Martínez.

Judizioaren gaia: ezkontza desegitea. Dibortzioa.

EPAITZA

Auzi-ihesian den José Luis Martínez Martínez-en aurka, María Jesús Serrano Ortegaren izenean eta ordez, María Pilar Unibaso Gómez prokuradoreak aurkeztutako demanda onesten dudanez gero, aipatutakoek egindako ezkontzako dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin, eta prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak berariaz ezarri gabe.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari; eta, hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jose Luis Martinez Martinez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala