Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4392

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 661/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta xedapenak:

429/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko irailaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Maria Angeles Insua Mende.

Abokatua: Maria Teresa Pey Gonzalez.

Prokuradorea: Enrique Alfonso Masip.

Alderdi demandatua: Javier de la Huerga Ruiz.

Alderdi parte-hartzailea: Fiskaltza.

Auzigaia: alaba adingabearekiko neurri ekonomikoak eta pertsonalak hartzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Alfonso Masip prokuradoreak, Maria Angeles Insua Mendez andrearen izenean eta ordez, alaba adingabearentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeko eskatuz aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Javier de la Huerga Ruiz aitaren aurka; eta Fiskaltza parte delarik, XXXXX adingabekoari dagokionez, honako neurri pertsonal eta mantenu-neurri hauek hartzen ditut:

1.– XXXXX adingabekoaren zaintza eta jagoletza Maria Angeles Insua Mendez amari esleitzen zaizkio, eta guraso-ahala, berriz, guraso biek partekatuko dute.

2.– XXXXX alaba adingabekoaren alde, mantenu-pentsioa dela-eta, hileko dituen sarrera garbien % 20ko ordainketa egin beharko du aitak; betiere, hileko gutxienekoa 120 eurokoa delarik; aurreratutako hilabeteetan, hile bakoitzeko lehen bost egunetan pagatu beharko da kopuru hori, hain justu ere, amak hartarako izendatutako banku-kontuan Ezarritako gutxieneko hileko zenbateko hori urtero eguneratu ahal izango da, betiere Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako KPIk duen aldakuntzarekin bat etorriaz.

3.– XXXXX alabak sortzen dituen ezohiko gastuak, bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.

4.– Betiere alaba komunaren interesen alde, gurasoek akordio hobetik egiten ez duten bitartean, aitaren eta alabaren arteko komunikazio- eta egonaldi-erregimen hau ezartzen da:

Asteburuetan txandaka, ostiraleko 17:00etatik igandeko 20:00etara, gaua aitaren konpainian egitea barne delarik. Asteburuaren aurretik edo atzetik jaieguna edo/eta zubirik bada –betiere ikastetxeak emandako irizpideari jarraikiz–, asteburua dagokion gurasoaren konpainia igaroko ditu egun horiek alabak.

Eskolako oporraldiak:

Udako oporrak: bitan zatitzen dira; oporren lehen eguneko edo eskolarik ez den lehen eguneko 10:00etatik uztailaren 31ko 20:00etara artekoa izango da lehen zatia; eta bigarrena, aipatu egun eta ordu horretatik oporren azken eguneko 20:00etara artekoa.

Aste Santuko oporrak: bi epealditan banatuko dira; oporren lehen eguneko edo eskolarik ez den lehen eguneko 10:00etatik Pazko Igandeko 20:00etara artekoa izango da lehen epealdia; eta bigarrena: Pazko Igandeko 20:00etatik eskolak hasten diren bezperako arratsaldeko 20:00etar artekoa.

Gabonetako oporrak: bi epealditan banatuko dira; eskolako oporren lehen eguneko 10:00etatik abenduaren 30eko 20:00etara izango da lehen epealdia; eta bigarrena: aipatu egun eta ordutik eskolak hasten diren bezperako arratsaldeko 20:00etara artekoa.

Oporretako egonaldiei guztiei dagokienez desadostasunak badira, epealdia aukeratzea amari egokituko zaio urte bikoitietan, eta bakoitietan, aitari, Amaren etxean jaso eta entregatu beharko da adingabekoa.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Javier de la Huerga Ruiz dagoen lekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko irailaren 19a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala